Giro ederrean pasatu dute Izarraitz igeri elkartearen eguna

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urr. 6a, 17:22

Giro ederrean ospatu zuten Izarraitzeko kideek igeri elkartearen eguna atzo, zapatua. Igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten arratsaldean; hain zuzen ere, lagun artean hainbat proba egin zute horiek igerilekuan. Igeriketa saioa bukatzean, goxokiak banatu zizkieten gaztetxoenei.

Taldeko helduenek afaria egin zuten ondoren; 40 bat lagun elkartu ziren Ongi Etorri jatetxean. Afalostean, joan zen denboraldian Espainiako igeriketa txapelketetan podiumera igotzea lortu zuten kideak omendu zituen Izarraitzek; hain zuzen ere, aitortza jaso zuten Maialen Sudupek, Iker Aizpuruk, Pablo Etxeberriak eta Rafa Zubeldiak. Gainera, taldea utzi duten kideei ere egin zieten omenaldia, hala nola Angela Ociori, Axier Gantzaraini, Maitane Goenagari eta Nerea Berasategiri. Bestalde, Azpeitian igeriketari eskainitakoagatik eta Izarraitz igeri elkarteari agertutako prestutasunagatik, Maixabel Azurmendik eta Aitor Berasategik ere jaso zuten aitortza. Gainera, Marea Urdina elkarteko Pablo Dominguezek eta Aritz Orbegozok Marea Urdina ziurtagiria eman zioten Izarraitz igeri elkarteari.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu