Dantza suelto ikastaroa berreskuratuko du Itsasik

Uztarria.eus 2019ko urr. 4a, 17:54
Jende sueltoan dantzan Sanagustinen, iazko Trikigiro Jaialdian.

Urriaren 15ean hasi eta abendura arte emango dituzte doako saioak Itsasiren lokalean, astearteetan eta ostegunetan. "Euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei" dei egin diete antolatzaileek parte hartzera.

Azken urteetan alde batera utzita izan ondoren, ikasturte honetan berreskuratu egingo du Itsasi Euskal Kultur Taldeak dantza sueltoan egiten ikasi nahi dutenentzako ikastaroa. Urriaren 15ean hasiko dituzte saioak eta abendura arte jarraituko dute ikastaroarekin. Astearteetan eta ostegunetan, 21:00etatik 22:00etara egingo dituzte saioak Itsasiren lokalean, Urola kaleko 6. zenbakian.

Dantza suelto ikastaro hori doakoa da, eta parte hartu nahi dutenek hilaren 15ean 21:00etarako Itsasiren lokalera azaltzea besterik ez dute. "Euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei" dei egin diete antolatzaileek ikastaroan parte hartzera.