Basarte industrialdeko zoladura konpontzen ari dira

Uztarria.eus 2019ko urr. 4a, 14:38

Basarte industrialdeko zoladura zati bat ari da konpontzen Azkoitiko Udala. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen GI-631 errepidetik hasi eta Sammic enpresa arte dagoen ibilbide zatia ari da konpontzen. Lanek hilabete iraungo dute, eta 210.340,60 euroko aurrekontua izango dute guztira, BEZa barne. Lanen kontratuaren txostenean jasotzen denez, zoladuraren hondoratzea, pitzadurak eta arrakalak konpontzea da obren xedea.