Unibertsitatearen eraginaz eta Orkestrak egiten duen lanaz solastu dira Miren Larrea eta Mari Jose Aranguren Basazabalen

Uztarria.eus 2019ko urr. 4a, 13:33

Munoandi elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, Gazteak unibertsitateari, unibertsitateak gizarteari hitzaldia eskaini zuten atzo, osteguna, Mari Jose Aranguren eta Miren Larrea Orkestra lehiakortasunaren euskal institutuko kideek Basazabal jauregian. Munoandik prestatutako hitzaldi zikloaren lehen saioa izan zen atzokoa, eta jende ugari bertaratu zen Basazabalera Arangurenen eta Larrearen solasaldia entzutera. Onintza Segurola kazetariak gidatu zuen saioa, eta hizlariek hainbat gai jorratu zituzten hitzaldian zehar. Besteak beste, unibertsitateak gizartean duen eraginaz eta gazteek egin dezakeen ekarpenaz, Orkestrak egindako ikerketez, lanez eta etorkizuneko helburuez mintzatu ziren. Industria 4.0 ere izan zuten hizpide. 

Aranguren Ekonomia katedraduna da Deustuko Unibertsitatean, eta aditua da, besteak beste, lehiakortasunean eta lurralde estrategian, klusterretan eta sareetan nahiz politiken analisian eta ebaluazioan. Gazteez, unibertsitate ikasketez nahiz gizarteaz hainbat artikulu argitaratu ditu hark, aldizkari espezializatu hainbatetan. Larrea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da, eta Ekonomia Zientzietan doktorea. Gainera, Deustuko Unibertsitatean egin zuen Euskal Autonomia Erdikedoko tokiko ekoizpen sistemi buruzko doktore tesia. Irakasle lanetan nahiz garapen agentzia batean beharrean aritu ondoren, Orkestran hasi zen lanean, lurralde garapenari buruzko ikerketa egiteko. Larreak ere hainbat artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan zein liburuetan. 

(Argazkiak: Munoandi Kultur Elkartea)