Hirugarren garaipena segidan, Juaristi ISBrentzat

Uztarria.eus 2019ko urr. 3a, 11:37

Zilarrezko LEB Mailako taldeak asteburuan ari dira denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatzen, eta Juaristi ISBk hirugarren garaipena segidan eskuratu zuen atzokoan. Gizonen lehen taldeak Circulo Gijon taldearen kontra neurtu zituen indarrak Azpeitiko kiroldegian, baita beste bi puntu poltsikoratu ere. Izan ere, Iñaki Jimenezek gidatzen duen taldeak 84 eta 62 irabazi zuen norgehiagoka, eta sailkapenaren buruan jarraitzen du, beste bi talderekin –Cantabria Estela eta Zornotza– puntuetan berdinduta. Lehen laurdenean markagailuan atzetik izan zen ISB, baina partidak aurrera egin ahala, eta bigarren laurden oso onaa eginda, lehiaren kontrola hartu zuen etxeko taldeak.