Urriaren 22an egingo dute lehen literatur solasaldia, liburutegian

Uztarria.eus 2019ko urr. 2a, 16:52
Yoseba PeƱaren 'Hariak' eleberria landuko dute lehen saioan.

Yoseba Peñaren Hariak eleberria landuko dute lehen solasaldian, eta idazleak berak parte hartuko du saioan. Saioak irekiak dira, eta interesatuek liburua irakurri baino ez dute egin behar.

Udako etenaren ostean, literatur solasaldiei ekiteko prest dira Azpeitiko Udal Liburutegian. Urriaren 22an, asteartea, jarri dute lehen hitzordua: hain zuzen ere, Yoseba Peñaren Hariak eleberria landuko dute saio horretan. 18:00etatik 19:30era bitartean ariko dira solasean, liburutegian bertan, eta idazleak ere parte hartuko du saioan. Interesatuek liburua irakurri baino ez dute egin behar; eleberria ez dutenek, eskuragarri dute liburutegian.

Aurrerantzean, hilero egingo dituzte literatur solasaldiak. Liburutegiko ordezkariek azaldu dutenez, aurrerago jakinaraziko dute zein izango diren landuko dituzten gainontzeko liburuak.