Ortuak negurako prestatzen ikasteko tailerra eskainiko dute baratze parkeetan

Uztarria.eus 2019ko urr. 2a, 14:48

Urriaren 7an, astelehena, eskainiko dute ikastaroa Izarraitzpeko eta Otzakako baratze parkeetan. Saioa irekia izango da, eta baratze parkeko erabiltzaile direnek nahiz ez direnek har dezakete parte bertan.

Kutxa Ekoguneak ortuak negurako prestatzeko tailerra eskainiko du astelehenan, urriak 7, Izarraitzpeko eta Otzakako baratze parkeetan. Izarraitzpen 17:00etatik 18:15era eskainiko dute ikastaroa. Otzakan, berriz, 18:15etik 19:30era. 

Neguan baratzean sar daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dute ikastarora gerturatzen direnek, ohikoak nahiz barazki bereziak. Edonork har dezake parte ikastaroan, baita baratze parkeko erabiltzaileak ez diren herritarrek ere, eta doakoa izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, eta bertan baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta plantel eta hazi ekologikoak izango dira, besteak beste.