Urrestillako bidegorriaren obrak direla eta, ura moztuko dute ostegun arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko urr. 1a, 17:40
Malkortxo baserriaren ondoko zubian ur hartune berriak egingo dituzte.

Malkortxo baserriaren ondoan zubia eraikitzen ari dira, eta hori dela eta, ura moztuko du Gipuzkoako Urakek ostegunean. 14:30etik 18:30era bitartean ez da urik izango Atxubiagako biribilgunetik Urrestillako herrigunera bitarteko etxebizitza, enpresa eta jatetxe guztietan.

Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren obren barruan, zubia eraikitzen ari dira Malkortxo baserriaren ondoan. Zubi horretan ur hartune berriak egin behar ditu Gipuzkoako Urakek, eta hori gauzatzeko, ur mozketa orokor bat egingo dute ostegunean, hilaren 3an. 14:30etik 18:30era bitartean ez da urik izango Atxubiagako biribilgunetik Urrestillako herrigunera bitarteko etxebizitza, enpresa eta jatetxe guztietan. Lanak "ahalik eta azkarren" egingo dituzten arren, bada ezpada ere lau orduko ur mozketa izango dela aurreikusi du Gipuzkoako Urakek.