Kalejira aldarrikatzailea egin dute Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2019ko ira. 30a, 20:08

Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna da gaur, eta 150 herritar elkartu dira egun hori ospatzeko. 13:00etan hasita, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute plazan, Adinekoen Nazioarteko Eguna, bizitza duin baten alde lelopean. Ondoren, kalejira egin dute Eñaut Frantsesenak eta Mari Jose Bikendik gidatuta, eta herriko kaleetan barrena ibili dira adinekoak. Bertan hartutako irudiekin osatutako bideo laburra da honako hau. 

Kalejira aldarrikatzailea amaituta, bazkaria egin dute Azoka Plazan; besteak beste, bertan izan dira Nagore Alkorta alkatea eta Leire Goenaga, Amaia Etxeberria eta Ander Ugarte zinegotziak. Egunari amaiera emateko, erromeria egin dute Azoka Plazan bertan. Argazki bilduma, hemen