150 lagun elkartu dira Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko ira. 30a, 16:09

Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna da gaur, eta 150 herritar elkartu dira egun hori ospatzeko. 13:00etan hasita, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute plazan, Adinekoen Nazioarteko Eguna, bizitza duin baten alde lelopean. Ondoren, kalejira egin dute Eñaut Frantsesenak eta Mari Jose Bikendik gidatuta, eta herriko kaleetan barrena ibili dira adinekoak. Segidan, bazkaria egin dute Azoka Plazan; besteak beste, bertan izan dira Nagore Alkorta alkatea eta Leire Goenaga, Amaia Etxeberria eta Ander Ugarte zinegotziak. Egunari amaiera emateko, erromeria egin dute Azoka Plazan bertan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu