Potx eta Lotx pailazoek igande arratsaldea alaitu diete herriko umeei

Uztarria.eus 2019ko urr. 1a, 11:00

Potx eta Lotx pailazoek Etxean izeneko ikuskizuna eskaini zuten igandean, Soreasu antzokian. Oñatiko pailazoak 16:30etik aurrera izan ziren agertokian, eta hainbat herritar bertaratu zen ekitaldira. Josu Zubia eta Itziar Arkauz dira Potx eta Lotx pailazoak hezurmamitzen dituzten bi lagunak, eta horiek bigarren ikuskizuna dute Etxean. Izan ere, 2017an Potx eta Lotx herriko festetan ikuskizunaren Euskal Herriko hainbat herritan eskaini zituzten emanaldiak. Igandean, herriko ume ugariri alaitu zieten arratsaldea bi pailazoek.

(Argazkiak: Alberto Beloki)

Lotura honetan ikus daitezke emanaldiko irudi gehiago.