Urriko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2019ko urr. 1a, 10:22

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Esklabak-Iturtzulo eremuko babestutako etxebizitzen bigarren faseko garaje eta trastelekuak esleitzeko baldintzak onartzea, Loiolako Santutegiarekin hitzarmena, Udaltzainburu postua sortzea, Nafarroako uholdeen hitzarmena egitea eta klima aldaketaren mozioa landuko dituzte.

Gaur, urriak 1, urriko ohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Honako gai hauek landuko dituzte bilkuran:

1.- Udalbatzak 2019ko uztailaren 16an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- HAPOren Arana Ingurunea HEN-4 esparruan, Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan bigarren fasean eraikitzekoak diren araubide orokorreko babes ofizialeko 39 etxebizitza, haien garajeak eta trastelekuak jabetza-eskubidean esleitzeko baldintzak onartzea.

3.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari dagokion AU4 Arana Ingurunea gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpieremuan -bigarren fasea-, jabetza eskubidean erregimen bereziko 28 etxebizitza tasatu eta beren garaje eta trastelekuak esleitzeko baldintzak onartzea.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Loiolako Santutegiaren arteko hitzarmena, parke osasungarria jarduera publikoa ezartzeko.

5.- Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena, Urrestilla auzoa eta Azpeitia arteko bidegorriaren egitasmoan ur hornidura lanak egiteko.

6.- Trafikok eta FEMP erakundeak sinatutako hitzarmenari atxikitzea, informazioa elkartrukatzeko eta lankidetzarako administrazio mailan.

7.- Azpeitiko Udalaren Lanpostu Zerrendan Udaltzaingo buruaren (subofiziala) postua sortzea, eta titularraren jubilazioarekin batera udaltzain sarjentuaren postua amortizatzea.

8.- Nafarroako erdialdeko uholdeen aurrean hitzarmenerako proposamena.

9.- Klima aldaketaren mozioa.

10.- Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.

11.- Galdera eta erreguak.