Angel Otaegi oroitu dute Nuarbeko hilerrian

Uztarria.eus 2019ko ira. 28a, 11:55

Atzo, ostirala, hainbat lagun izan zen Nuarbeko hilerrian Angel Otaegi oroitzen; izan ere, atzo 44 urte bete ziren Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakideak hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Otaegiren familiakoez eta gertukoez gain, Nuarbeko hilerrian izan ziren Udal Gorbenuko hainbat ordezkari ere; tartean, Nagore Alkorta alkatea. Hilerrira joandako lagunek Otaegiri lore eskaintza egin zioten bere hilobiaren aurrean.

Gaur, larunbata, Gudari Eguneko ekitaldia egingo dute Nuarben. 12:30ean hasiko da, eta ondoren mokadutxoa egiteko aukera izango dute hara joaten direnek.