Urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Sakonako bizilagun berriak

Uztarria.eus 2019ko ira. 27a, 20:18

Urriaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, motibo ezberdinak tarteko Afrika utzi behar izan duten hiru lagunen esperientziak eta bizipenak jasoko dituen erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Sakonan bilatu dute familia Ibrahima Diallok, Mammadou Barryk eta Ibraime Diassyk. Bertako Aiora Etxeberriaren eta Ioritz Igarataundiren esperientzia ere jaso du komunikazio taldeak 2019ko urriko aldizkarian.