5G teknologia hedatzeko lanak egiten ari dira herrian

Uztarria.eus 2019ko ira. 27a, 14:59

Lanak tarteko baliteke telebista kanal batzuk ez ikustea edo gaizki ikustea. Halako kasuetan, kanalak berriz sintonizatu beharko dira. Oraingoz, Matxinbentan hasi dira lanekin, baina pixkanaka, herri guztian egingo dituzte.

Telefonia mugikorrerako 5G teknologia herrira irits dadin lanean ari dira telefono konpainiak egunoetan, eta teknologia horren hedapen lanak egin bitartean hainbat arazo izan daitezke herriko telebistetan. Hain zuzen ere, baliteke lanak bukatu arte telebista kanal batzuk ez ikustea edo gaizki ikustea. Halako kasuetan, kanalak berriz sintonizatu beharko dira. Dena den, telebista batzuek automatikoki egingo dute birsintonizazioa. Oraingoz, Matxinbentan hasi dira lanekin, baina pixkanaka, herri guztian egingo dituzte.

5G teknologiak gaur egun Lurreko Telebista Digitalak (LTD) hartzen dituen frekuentzia batzuk hartuko ditu, eta gainera, beste frekuentzia batzuk jarri dituzte teknologia horrentzat dagoeneko.