Ibilgailuentzat zabalik da Artetxe ondoko errepidea

Uztarria.eus 2019ko ira. 25a, 19:20

Gaur, asteazkena, zabaldu dute Artetxe pareko errepidea ibilgailuentzat. Hainbat hilabetez ibilgailuentzat itxita egon da Artzubiako biribilgunetik Olazko Amaren plazarainoko bidea, Alberdienea guneko etxebizitzen eraikuntza lanak direla eta. Dena den, aurrerantzean bide hori irekita izango da noranzko bakarrean. Hain zuzen ere, Artzubiatik Olazko Amaren plazarako norantzan joan ahal izango dute ibilgailuek. Hori dela eta, Bustinzuriko Errebala ere noranzko bakarra izatera itzuliko da; Olazko Amaren plazatik Arana kalera joan ahalko dute ibilgailuek kale horretatik igarota. Aldaketa horiek tarteko, Olazko Amaren plazara, Goikokalera nahiz Bustinzuriko Errebalera ibilgailuz joan nahi duten herritarrek Artzubiatik sartu beharko dute; irten, aldiz, Errebaletik. Asteburuetan eta jaiegunetan itxi egingo dute Artetxe pareko pasabidea, errepidea itxi aurretik bezalaxe.