Autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatuan, karting eta minimotard erakustaldia tarteko

Uztarria.eus 2019ko ira. 26a, 10:51
Sahiesbidean egingo dituzte autobusek geldialdiak zapatuan.

Julian Elorza hiribideko nahiz Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak bertan behera geldituko dira egun osoan zehar. Autobusek sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak. Gaueko autobus zerbitzuek ohiko geltokietan egingo dituzte geldialdiak.

Zapatuan 6. Karting eta Minimotard erakustaldia izango da Perez Arregi plazaren eta Damaso Azkue auzunearen inguruetan, eta ekitaldi hori tarteko, hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan. Lurraldebusek jakinarazi duenez, Julian Elorza hiribideko nahiz Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak bertan behera geldituko dira egun osoan zehar. Horrenbestez, eta halakoetan ohi bezala, autobusek sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak. Gaueko autobus zerbitzuekin itzuliko dira ohiko geltokiak funtzionamendura.