Iraileko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2019ko ira. 24a, 15:18

Bihar, hileko azken asteazkenean, odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Bihar, hileko azken asteazkena izanik, odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako hitzordua. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola eman dezaten. Haiek azaldu dutenez, aurreko hilean ehun ateraldi izan ziren, eta gazte asko bertaratu ziren.