Potx eta Lotx pailazoek 'Etxean' ikuskizuna eskainiko dute igandean

Uztarria.eus 2019ko ira. 25a, 10:31
None

Potx eta Lotx pailazoek Etxean izeneko ikuskizuna eskainiko dute igandean, Soreasu antzokian. Oñatiko pailazoak 16:30etik aurrera izango dira agertokian, eta saiorako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, zazpi euro ordainduta. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak Soreasu antzokiko leihatilan, hamar euroren trukean.

Josu Zubia eta Itziar Arkauz dira Potx eta Lotx pailazoak hezurmamitzen dituzten bi lagunak, eta horiek bigarren ikuskizuna dute Etxean. Izan ere, 2017an Potx eta Lotx herriko festetan ikuskizunaren Euskal Herriko hainbat herritan eskaini zituzten emanaldiak.