Irune Boo azpeitiarraren ahotsak eta Hezurbeltzak taldearen doinuek bat egin dute Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko ira. 23a, 15:43

Hezurbeltzak musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean, eta jende ugari elkartu zen emanaldian. Musikariek doinu goxoz jantzi zuten Sanagustin, emanaldira bertaratu ziren lagunen gozamenerako. Sorpresa bat ere izan zen atzokoan, Hezurbeltzakeko musikariek oholtza elkarbanatu baitzuten Irune Boorekin. Azpeitiarra K-Beat eta Julian Barrenetxea abesbatzetako kidea da, eta atzokoan Jon Maiarekin batera aritu zen kantuan Sanagustinen. Une horretan hartutako bideoa da honako hau, eta Azpeitiko Udalak utzitakoa da.