Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 27an

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ira. 23a, 11:20

Azken Indioak biraren barruan egingo du taldeak geldialdian Azpeitian. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia 21:30ean hasita, eta 20:30ean zabalduko dituzte kulturguneko ateak. Sarrerak salgai daude dagoeneko, hamazapi euroren trukean.

Kulturaz kooperatibak hainbat kontzertu iragarri ditu urte bukaerara bitarterako, eta horietako baten berri gaur eman du: Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 27an. Azken Indioak biraren barruan egingo dute geldialdian Azpeitian. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia 21:30ean, eta 20:30ean zabalduko dituzte kulturguneko ateak. Sarrerak salgai daude dagoeneko hamazazpi euroren trukean, Gatiburen webgunean; egunean bertan, hogei eurotan salduko dituzte.

Kontzertu gehiago ere bai

Gatiburena ez da izango datozen hilabeteetan Sanagustin kulturgunean entzun ahal izango den kontzertu bakarra. Izan ere, urriaren 26an Lukiek taldearen emanaldia izango da, azaroaren 9an Soziedad Alkoholikarena, azaroaren 16an Lagrimas de Sangre eta abenduaren 14an Green Valley. Tartean, Arkupehotsak egitasmoaren nahiz Son Estrella Galiciaren kontzertuak ere izango dira. Honako lotura honetan ikus daiteke Kulturaz kooperatibaren agenda osoa.

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu