'Agur, Etxebeste!' filma emango dute asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ira. 24a, 09:44

Gaur, irailak 24, estreinatuko dute Agur, Etxebeste filma Donostiako 67. Zinemaldiaren barruan egingo duten Euskal Zinemaren Galan. Egun gutxi barru Azpeitian emango dute Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako filma; hain zuzen ere, ostiraletik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Agur, Etxebeste! filmaren lehen emanaldia ostiralean izango da (22:00), bigarrena zapatuan (22:00), hirugarrena igandean (19:30) eta laugarrena astelehenean, ikusleen egunean (21:00).

Dagoeneko Interneten eskura daitezke emanaldi horietarako sarrerak, 4,5 euroren trukean. Asteleheneko emanaldirako sarrera, berriz, 3,5 euro ordaindu beharko da. Emanaldien egunetan ere eskuratu ahalko dira sarrerak, Soreasu antzokiko leihatilan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu