Iktus baten aurrean zer egin ikasteko solasaldia eskainiko du Nagusilanek bihar

Uztarria.eus 2019ko ira. 23a, 12:22

Sindikatu Zaharrean eskainiko dute hitzaldia, 11:30ean hasita. Agiac elkarteako kideek emango dituzte azalpenak, eta irekia izango da.

Nagusilan Adin Nagusikoen Giza Boluntariotza elkarteak iktus baten aurrean zer egin ikasteko solasaldia eskainiko du bihar, hilak 24. Formazio saioa irekia izango da, eta Sindikatu Zaharrean eskainiko dute, 11:30ean hasita. Ordu eta erdiko hitzaldia izango da, eta Agiac elkarteko kide batek emango ditu azalpenak. 

Bihar azoka eguna dela aprobetxatuta, Azpeitiko Nagusilaneko kideak plazatik ibiliko dira informazioa ematen eta herritarrak boluntario izatera animatzen. Beraz, elkartearen jardunean interesatuta daudenek bihar izango dute aukera Nagusilanen jarduna gertuagotik ezagutzeko. 

Honako hauek dira Nagusilan elkartearen helburuak: adineko pertsonei laguntzea, babesa ematea eta bakartasun-egoeran dauden pertsonak animatzea, adineko pertsonen ahalduntzea sustatzea, egoerarik ahulenean dauden adineko pertsonei ahotsa ematea.