'Seiscientos' zaleak Azpeitian elkartu dira, gaur

Uztarria.eus 2019ko ira. 22a, 18:33

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko topaketa egin dute gaur, Azpeitian. Guztira, 11 Seat 600 auto bildu dira, Loiolako Basilika aurrean 10:00etan. Ondoren, Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako seiscientoszaleak Beizamara joan dira, Urkizahar txakolindegia bisitatzeko helburuarekin. Jarraian, Azpeitira itzuli dira eta bazkaria egin dute, Lau Bide jatetxean.