Beñat Lizasok irabazi du Ordiziako kanporaketa

Uztarria.eus 2019ko ira. 22a, 14:01
Beñat Lizaso, Ordiziako kanporaketan abesten. (Bertsozale Elkartea)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako bat jokatu zuten atzo Ordizian, eta Lizasok eskuratu zituen puntu gehien: 445. Kanporkata irabazita, azpeitiarra zuzenean sailkatu da final laurdenetara.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortziren bat jokatu zuten atzo, larunbata, Ordizian, eta Beñat Lizaso azpeitiarra nagusitu zen bertan. Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta, Ane Zuazubiskar, Asier Azpiroz eta Manex Mujika izan zituen parez pare bertsolari azpeitiarrak, eta Lizaso izan zen puntu gehien eskuratu zituena: 445 puntu, hain zuzen ere. Kanporaketa bakoitzeko aurrena zuzenean sailkatzen da hurrengo fasera; beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du Lizasok.

Honako modu honetan gelditu zen sailkapena atzoko kanporaketan: Asier Azpiroz sailkatu zen bigarren (423 puntu), Ane Zuazubiskar hirugarren (416,5 puntu), Manex Mujika laugarren (416 puntu), Aitor Urbieta bosgarren (402,5 puntu) eta Ainhoa Agirreazaldegi seigarren (397 puntu).

Honako hau da gaurko saioko puntuazio taula:

Lotura honetan irakur daiteke txapelketaren atarian Uztarriak Lizasori egindako elkarrizketa.