Julen Lopetegi bigarren, Comillasko Triatloian

Uztarria.eus 2019ko ira. 22a, 13:41

Kantabriako (Espainia) Comillas herrian trialtoia jokatu zuten atzo, larunbata, eta Julen Lopetegi azpeitiarrak bigarren postua eskuratu zuen proban. Kirolariek 1,5 kilometro igerian, 40,8 kilometro bizikletaz eta 9,5 korrika egin behar izan zituzten lasterketan. Azpeitiarrak ordubete 52 minutu eta 34 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.