Azken urteetako ohiturari jarraituz, Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak Stock Azoka egingo du gaur eta bihar Azoka Plazan eta herriko hainbat puntutan. Hori dela eta, Azoka Plazan egin ohi den ostiraletako baserritarren azoka sanagustinpean izango da.
Gaur arratsaldean zabalduko dute Stock Azoka, 16:00etatik 20:30era. Bihar, berriz, egun osoz: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.