Rollerskiko Espainiako txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Jakan (Aragoi, Espainia), eta Alaia Juaristi azpeitiarrak urrezko domina eskuratu zuen bertan, U16 mailan. Larunbatean modalitate klasikoan lehiatu zen, eta igandean patinatzaileen modalitatean, eta bietan lehen postuan sailkatu zen Juaristi. Txapelketa konbinatua zenez, bi egunetako denborak batu zituzten; 28:21 denbora egin zuen azpeitiarrak. Haren anaia Hodei ere aurkeztu zen txapelketara, eta laugarren postua eskuratu zuen hark, U14 kategorian.