'Erase una vez en...Hollywood' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko ira. 19a, 11:34

Datorren asteburuan, Quentin Tarantinok zuzendutako Erase una vez en...Hollywood filma izango da ikusgai Soreasu antzokian. Hiru egunez eskainiko dute filma. Larunbatean, hilak 21, 22:00etan hasita izango da ikusgai filma Soreasun. Igandean, berriz, 19:30ean eskainiko dute Erase una vez en...Hollywood eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan hasita. 

Quentin Tarantinoren bederatzigarren pelikulak (1969ko udaran Los Angelesen kokatutako) Rick Dalton aktore famatuaren historioa kontatzen du. Daltonek eta berak eginiko filmetan Dalton bikoizten duen Cliff Bothek beren lekua aurkitu nahi dute ezezagun egiten zaien Hollywooden.

Daltonek bizilagun berezi bat dauka, Sharon Tate. Tate-n eta bere lau lagunen hilketek zeresan handia izango dute film honetan. Leonardo DiCaprio, Brad Pitt,  Margot Robbie, Dakota Fanning, Al Pacino, Margaret Qualley, Victoria Pedretti eta beste zenbait aktore ezagunek