Bi autok talka egin dute Danonako biribilgunean

Uztarria.eus 2019ko ira. 17a, 11:57

09:00etan gertatu da istripua, Danona lantegiaren pareko biribilgunean. 60 urteko emakume bat zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur goizean, 09:00 aldera, GI-631 errepidean, Danona lantegiaren pareko biribilgunean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi autok talka egin dute, eta pertsona bat zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. Zauritutako pertsona 60 urteko emakumea da. Istripuak auto ilarak eragin ditu, baina Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da, eta haien arabera, berehala itzuliko da normaltasunera egoera.