Oier Etxeberria bosgarren sailkatu da Amasa-Villabonako kanporaketan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ira. 16a, 10:33

Oier Etxeberriak (Azpeitia, 1997) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatu zuen atzo, igandea, Amasa-Villabonan. Harekin batera aritu ziren kantuan Beñat Iguaran, Iban Urdangarin, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Maialen Akizu eta Odei Lopez. Azpeitiarra bosgarren sailkatu zen saioan, 408,5 punturekin. Beñat Iguaran izan zen puntu gehien eskuratu zituena (440,5 puntu); eta beraz, zuzenean hurrengo fasera igaroko da. Gainontzeko bertsolariek final zortziren guztiak amaitu arte egon beharko dute zain final laurdenetara igaro diren edo ez jakiteko; izan ere, puntuazioaren arabera erabakiko dute zeintzuk egingo duten aurrera eta zeintzuk ez.

Honela gelditu zen atzoko saioko sailkapena: Beñat Iguaran (440,5 puntu), Iñigo Mantzizidor (433,5 puntu), Maialen Akizu (432,5 puntu), Iban Urdangarin (420,5 puntu), Oier Etxeberria (408,5 puntu) eta Odei Lopez (392,5 puntu).

Txapelketa hasi aurretik elkarrizketa egin zion Uztarriak Etxeberriari; lotura honetan irakur daiteke.

(Argazkiak: Bertsozale Elkartea)

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu