Txokoa Erretegia Xake Saria Juan Carlos Valorrek irabazi du

Uztarria.eus 2019ko ira. 15a, 22:52

Txokoa Erretegia I. Xake Saria jokatu zen atzo, larunbata, arratsaldean. Hamahiru parte hartzaile izan ditu lehen txapelketa honek, eta jokalari bakoitzak bost minutuko zazpi partida jokatu zituen. Txoko erretegiak emandako sariaren irabazlea Juan Carlos Valor Azkoitiko Anaitasuna Kakute klubekoa izan zen. Azpeitiko Xaputarrak elkartekoen artetik aurrena Vesar Cristian Cretuk egin zuen, hirugarren postuan.

Sailkapena:
1. Juan Carlos Valor (Anaitasuna Kakute, Azkoitia), 6 puntu.
2. Jose Joaquin Larrañaga (Anaitasuna Kakute), 5,5 puntu.
3. Cesar Cristian Cretu (Xaputarrak, Azpeitia), 5 puntu
4. Gorka Uranga (Xaputarrak), 4 puntu
5. Urtzi Lasa (Arlutz, Aretxabaleta), 4 puntu
6. Eneko Alberdi (Xaputarrak), 4 puntu
7. Miguel angel Gomez (Xaputarrak), 3,5 puntu
8. Harri Lasa (Arlutz), 3,5 puntu
9. Juan Carlos Fernandez (Xaputarrak), 3,5 puntu
10. Lucia Valor (Anaitasuna Kakute), 3,5 puntu
11. Aner Alonso (Xaputarrak), 3,5puntu
12. Asier Lasa (Arlutz) 3,5puntu
13. Denis Valor (Anaitasuna Kakute), 3,5 puntu