Irudietan, Arkupehotsaken barruan Polybius eta A Tuti Plain taldeak

Uztarria.eus 2019ko ira. 15a, 20:33

Polybius eta A Tuti Plain taldeen kontzertuekin hasi zen ostiralean Sanagustin kulturgunean, Arkupehotsak egitasmoaren hirugarren edizioa. Azpeitiko Sanagustin kulturguneko arkupea musikari berrien eta rockaren plaza bihurtu zen ostiralean ere. Hilabetero, Kulturaz kooperatibak sustatzen duen egitasmo honen bidez hainbat kontzerturekin gozatzeko aukera izango da. Urriaren 4an Txost! eta Maddi oholtzaratuko dira arkupean, eta azaroaren 29an Habi eta Agian taldeak. Abenduan geldiunea egin ondoren, urtarrilean ekingo diote berriro egitasmoari; datorren urte hasieran beste hiru kontzertu izango dira, oraindik zehazteke dituztenak.

Horrez gain, Arkupehotsak egitasmoan izena eman zuen Saia Goait taldeak Soziedad Alkoholika taldearekin jotzeko aukera izango duela ere aurreratu dute antolatzaileek. Azaroaren 9an izango da kontzertu hori, Sanagustingon agertoki nagusian.

Argazkiak: Kulturaz kooperatiba. Argazkilaria: Yuri Agirre