Eskola kirolaz eta balioen hezkuntzaz solasean, Soreasun

Uztarria.eus 2019ko ira. 14a, 18:09

Kiroleko, eskola kiroleko eta hezkuntzako hainbat eragile eta norbanako elkartu da gaur goizean Soreasu antzokian, Eskola kirola Herri Hezitzailearen Ikuspegitik jardunaldi irekian parte hartzeko. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak egin die harrera, eta jardunaldian parte hartu du, halaber, Egoitz Arruti Kirol zinegotziak ere. Herriko ikastetxeetako eta Azpeitia Herri Hezitzailea egitasmoko kideek ere hartu dute hitza, eta Uxua Gainza eta Alex Astigarraga adituekin mahai-ingurua egin dute jardunaldiaren bigarren zatian. Azpeitia Herri Hezitzaileak datorren astearen hasieran emango du gaurko jarduunaldiaren balantzearen berri.

(Argazkia: Azpeitia Herri Hezitzailea)