Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu IRA, Mad Muasel, Masta Quba eta Marie Vren kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko ira. 13a, 14:54

Gurutze Eizmendi eta Amaia Garate Uztarriaren bazkideek bina sarrera irabazi dituzte bihar 22:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean izango diren emanaldietara joateko.

IRA, Mad Muasel, Masta Quba eta Marie V-k kontzertuetak emango dituzte bihar gauean Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Musika gaualdi horretara joateko lau sarrera –bi sarrera bikoitz– zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Gurutze Eizmendi eta Amaia Garate dira bina sarrera irabazi dituzten bazkideak. Uztarria jarriko da haiekin harremanetan sarrera nola eskuratu azaltzeko.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.