I. Txokoa Erretegia Xake Saria jokatuko dute bihar

Uztarria.eus 2019ko ira. 13a, 14:19

Txokoa erretegian jokatuko dute sariketa, 16:00etan hasita. Parte hartu nahi duenak oraindik eman dezake izena.

 

Lehen aldiz, Txokoa Erretegia Xake Saria jokatuko dute bihar, larunbata. 16:00etan hasiko da sariketa, eta Txokoa erretegian bertan jokatuko dituzte partidak. Xakelari bakoitzak zazpi neurketa jokatuko ditu, eta partidako bost minutuko denbora izango du. Hainbat sari banatuko dute partaideen artean: lehen postuan amaitzen duenak bakailao portugaldarra eta garaikurra jasoko ditu; bigarrenak, garaikurra eta Portugalgo ardo beltza; eta hirugarrenak, Portugalgo ardo berdea. Txapelketan parte hartzea nahi duenak mezu bat bidali beharko du 665 700 501 zenbakira edo urangajedrez@gmail.com helbide elektronikora.