Igandean itxiko dute estali gabeko igerilekua

Uztarria.eus 2019ko ira. 13a, 11:30

Igandea, irailak 15, izango da estali gabeko igerilekua zabalik egongo den azken eguna. Asteburuan, ohi bezala, 11:00etatik 20:00etara zabalduko dute gunea.

Hiru hilabetez zabalik egon ostean, Azpeitiko Kirol Patronatuak igandean itxiko du estali gabeko igerilekua. Ekainaren 15ean zabaldu zituen ateak kanpoko igerilekuak, eta orduz geroztik, 11:00etatik  20:00etara izan da erabilgarri. Gaur, bihar eta igandean ere ordutegi horretan zabalduko dute gunea, baina astelehenean ez da hara joateko aukerarik izango.