Kontsultak egiteko Whatsapp zerbitzua izango du Emakumeen Txokoak aurrerantzean

Uztarria.eus 2019ko ira. 11a, 13:25

Whatsapp zerbitzua Emakumeen Txokoko ekintzen berri jasotzeko, zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko egongo da erabilgarri. 

Ikasturte berria hastearekin batera, Azpeitiko Emakumeen Txokoak Whatsapp arreta zerbitzua jarri du martxan. Modu horretan, herritarrek aukera izango dute Emakumeen Txokoan izaten diren ekintzen inguruko xehetasunak galdetzeko, edozein zalantza argitzeko edo kontsultak egiteko.

Emakumeen Txokoko Whatsapp bidezko arreta zerbitzua erabili nahi dutenek, honako telefono zenbakira idatzi beharko dute: 688-751 000.