Saneamendu sareko obrak egingo dituzte gaur gauez Alberdienean

Uztarria.eus | Hirigintza
2019ko ira. 9a, 11:56

Azken hilabeteotan eraikuntza lanak egiten ari dira Alberdienean, eta gaurkoan gauez egingo dituzte zenbait lan. Alberdieneako etxeak egiten ari den eraikuntza enpresak saneamendu sareko kaudalean hainbat obra egin behar ditu, eta Udalak azaldu duenez, "lan horiek gauez egitea ezinbestekoa da". Hori dela eta, erakundeak baimena eman dio eraikuntza enpresari saneamenduko obrak gaurtik bihar bitartean egiteko. Udalak barkamena eskatu die inguruko bizilagunei nahiz merkatariei Alberdieneako obrak direla-eta sortuko diren eragozpenengatik.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu