Ikusgai dago 'Pirinioetako txoko batzuk' argazki erakusketa Urola Expres tabernan

Uztarria.eus 2019ko ira. 7a, 12:44

Zabalik dago Pirinioetako txoko batzuk argazki erakusketa Urola Expres tabernan. Atzo, ostirala, arratsaldean egin zuten argazki erakusketaren irekiera kafetegian, eta hainbat lagun bertaratu zen argazkiak ikustera, luntxaz lagunduta.

Atzotik kafetegiko hormetan ikusgai daude Azpeitiko Argazki Elkarteko Juan Mari Ibarzabalek eta bere bi lagunek, Klemente Arruek eta Manolo Etxaniz Kinttelak ateratako argazkiak, eta bertan izango dira hilaren 23ra bitartean. Ibarzabalek, Arruek eta Etxanizek joan berri den abuztuan Piriniotara egindako bidaian ateratako zenbait argazkirekin osatu dute erakusketa.