'Mikrouhinak' saioa

Gure Zirkuaren magiaz solasean, Iker Galartzarekin eta Ekain Ibargurenekin

Uztarria.eus 2019ko ira. 6a, 18:29

Azpeitian da Gure Zirkua, eta bertan geldituko da irailaren 14ra arte. Orotara, hamahiru emanaldi eskainiko dituzte Gure Zirkuako artistek herrian, eta gaur emango dituzte aurreneko bi saioak. Lehen emanaldien aurretik, Gure Zirkuaren karpa koloretsuaren barruan sartu eta Iker Galartza eta Ekain Ibarguren elkarrizketatu dituzte Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek elkarlanean sortzen duten Mikrouhinak bideo sortarako. Galartzak zirkoaren zenbait xehetasun aurreratu ditu, eta Ibargurenen lana nabarmedu du. Haren hitzetan, artista gutxik dute Ibargurenen maila: Malabarismoaren munduan, Europan Ibargurenen maila duten oso gazte gutxi egongo dira. Beraz, Azpeitira etorri beharra zegoen Ekainekin". Ibargurenek Gure Zirkuan "oso gustura" dagoela kontatu du, eta zirkuak eskatzen dion konpromisoaz solastu da. Azpeitiko artistak azaldu duenez, Gure Zirkuak "gustuko lana egiteko aukera bat, familia handi bat, lagunarte ederra eta ikasteko aukera paregabea" eman dizkio.