Zabalik dago tenis ikastaroetarako izen-ematea

Uztarria.eus 2019ko ira. 6a, 13:12

Irailaren 30etik ekainaren 19ra bitartean eskainiko dituzte ikastaroak, astelehenetik ostiralera, Azpeitiako Udal kiroldegiko pistetan. Ikastaroak adin eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude.

Datorren ikasturterako tenis ikastaroak antolatu ditu Sustraia tenis klubak, eta izen-ematea zabalik dago jada. Ikastaroak irailaren 30etik ekainaren 19ra bitartean eskainiko dituzte, astelehenetik ostiralera, Udal kiroldegiko tenis pistetan.

Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dira: Txiki-tenis –4 urtetik aurrerako gaztetxoentzat–, Hastapena, Hobekuntza, Lehiaketa eta Nagusiak taldeetan, hain zuzen.

Tenis ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606-34 16 08 (Joni) eta 685-76 18 63 (Iñaki) telefono zenbakietara deituta edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera mezu bat idatzita egin dezakete izen-ematea.