Pertsona bat aurkitu dute hilda Izarraizko harrobian

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko ira. 6a, 11:42

Mendian zebilen herritar batek aurkitu du gorpua harrobian, eta berak eman du abisua, 10:00 aldera. Abisua jaso orduko, Ertzaintzaren erreskate taldekoak eta suhiltzaileak bertaratu dira lekura. Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, aurkitutako gorpua identifikatu gabe dute oraindik.

Izarraizko harrobiko artxibo irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Izarraizko harrobian pertsona bat aurkitu dute hilda gaur goizean. 10:00 aldera jaso dute abisua ertzainek, eta orduan bertaratu dira Ertzaintzaren erreskate taldekoak eta suhiltzaileak. Ertzaintzak Uztarriari adierazi dionez, medikuak tokian bertan ziurtatu du aurkitutako pertsona hilda zegoela. Gorpua identifikatu gabe dute, eta heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Mendian pasieran zebilen herritar batek aurkitu du gorpua Izarraizko harrobian, eta berak eman du abisua Ertzaintzan. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu