Gaztela Mantxara irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2019ko ira. 6a, 12:15

Irteeran izena ematen dutenek irailaren 22tik 27ra egingo dute bidaia Gaztela Mantxara. Izen-ematea ahalik eta lasterren egiteko eskatu du Baigerak.

Baigera jubilatuen elkarteak irteera egingo du Gaztela Mantxara irailaren 22tik 27ra. Gaztela Mantxako hainbat herri ezagutzeko aukera izango dute Baigerak antolatutako bidaira animatzen direnek. Bidaiaren kostua 442 eurokoa da, otorduak eta ostatuak barne. Informazio zehatzagoa nahi dutenek edo irteeran interesa dutenek Baigeraren bulegoan edo 943-81 51 71 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena. Izen-ematea ahalik eta lasterren egiteko eskatu du Baigerak.