Urriaren 5ean izango da Txisteratik Egun Magikoa

Uztarria.eus 2019ko ira. 4a, 19:41
Iazko irudi bat.

Egunaren laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta ohiko moduan, askotariko magia emanaldiak-eta izango dira herrian egun osoan zehar. Txisteratik antolatzeaz arduratzen den Kulturaz kooperatibak oraindik ez dute zehaztu egitaraua.

Urriaren 5ean, larunbatez, izango da aurtengo Txisteratik Egun Magikoa. Egitasmoaren laugarren edizioa izango da aurten, eta haren antolaketaz arduratzen den Kulturaz kooperatibak guneko egitaraua zehaztu gabe badute ere, magiarekin lotutako ekitaldi ugari izango da egun osoan zehar. Magia mota desberdinak ikusi ahal izango dira, besteak beste, kalean nahiz Soreasu antzokian.

Txisteratiken edizio guztiak arrakastatsuak izan dira. Honako lotura honetan ikus daitezke iazko irudiak.