Zabaldu dute Arte eta Diseinu ikastegian izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko ira. 16a, 12:11
Arte eta Diseinu ikastegikoek aurreko ikasturte bukaeran jarritako erakusketako irudia.

Hiru tailer eskainiko dituzte ikasturtean zehar: haurrentzat marrazketa eta eskulan tailerra nahiz helduentzat pintura eta egurrean tailuak egiteko ikastaroak. Matrikula astelehenetik ostegunera egin ahal izango da, 17:30etik 19:00etara. Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea ikastegian.

Arte eta Diseinu Ikastegian (ADI) gaur, astelehena, zabaldu dute ikasturte berrirako izena emateko epea. Ikasturtean zehar, umeei eta gaztetxoei zuzendutako marrazketa eta eskulan tailerra nahiz helduentzat pintura eta egurrean tailuak egiteko tailerrak eskainiko dituzte.

Marrazketa eta eskulan tailerrean 4 eta 12 urte arteko umeek eman dezakete izena, eta saioak astelehenetik ostegunera izango dira, 17:15etik 18:30era. Helduentzako pintura tailerraren datak eta ordutegiak ez dituzte zehaztu, eta egur tailu tailerra, berriz, astelehenetik ostegunera izango da, 18:30etik 20:00etara. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Tailerretan izena eman nahi dutenek astelehenetik ostegunera izango dute horretarako aukera, 17:30etik 18:30era, Arte eta Diseinu Ikastegira (Jose Artetxe kaleko 3. zenbakian) joanda edo 617 129 813 zein 943-812 28 08 telefono zenbakietara deituta.