Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dute astelehenean

Uztarria.eus 2019ko ira. 4a, 12:23

Pentsiodunek deitutako uda osteko lehen elkarretaratzea izango da astelehenekoa. Ohi bezala, 12:00etan jarri dute hitzordua plazan, eta "KPIaren igoeraren alde eta %0,25eko igoeraren aurka" aterako dira kalera. 

Udako etenaldiaren ostean, protestei helduko diete berriro Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformako kideek. Modu horretan, elkarretaratzea deitu dute astelehenerako pentsio duinen aldeko ahotsa zabaltzen jarraitzeko. Ohi bezala, 12:00etan jarri dute hitzordua plazan, eta "KPIaren igoeraren alde eta %0,25eko igoeraren aurka" aterako dira kalera.

Herriko pentsiodunek 2018ko otsailaren 19an egin zuten aurreneko elkarretaratzea plazan, eta haren ostean ugari izan dira egindako protestak eta elkarretaratzeak.