Uztarriaren zozketak

IRA, Mad Muasel, Masta Quba eta Marie Vren kontzertuetarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko ira. 9a, 11:26
Masta Quba eta Marie V rap abeslariak.

Zapatuan izango dira emanaldiak, Sanagustin kulturgunean, 22:00etatik aurrera. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostegun goizean egingo du komunikazio taldeak zozketa.

IRA, Mad Muasel, Masta Quba eta Marie V rap abeslariek zapatuan Sanagustin kulturgunean (22:00) eskainiko dituzten kontzertuetarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Ostegunean egingo du sarrera horien zozketa Uztarriak; beraz, bazkideen osteguneko 11:00ak bitartean dute zozketan parte hartzeko aukera. Horiek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta.

Egin bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.