Goienetxe fundazioko kideek eskuz egindako produktuak jarri dituzte salgai plazan

Uztarria.eus 2019ko ira. 3a, 12:33

Azoka eguna dela aprobetxatuta, Goienetxe fundazioko kideek beraiek eskuz egindako produktuak jarri dituzte salgai gaur, asteartea, plazako arkupeetan. Urtero egin ohi duten bezala, mahaitxoa jarri dute udaletxe azpian, beraiek sortutako produktuz beteta. Eskulanak erostera animatzen direnek Goienetxeko kideek egindako poltsak, apaingarriak, giltzatakoak, diru-zorroak eta abar izango dituzte eskuragarri. Fundazioko lagunek 10:00etan jarri dute postua plazako arkupeetan, eta bertan izango dira 13:00ak arte.