IMHk hiru ikastaro eskainiko ditu irailean Basazabal jauregian

Uztarria.eus 2019ko ira. 3a, 12:01
IMHk eskainitako ikastaro bateko irudia.

Batetik, planoen interpretazioari buruzko bi ikastaro izango dira; eta bestetik, Autocad-i buruzko bat. Ikastaroak doakoak izango dira, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Azpeitiko Udalak eta IMHk duten hitzarmena tarteko eskainiko ditu ikastaroak makina erreminta institutuak.

Elgoibarko IMH makina erreminta institutuak hiru ikastaro eskainiko ditu irailean Basazabal jauregian, udalarekin duen hitzarmena tarteko. Batetik, planoen interpretazioari buruzko bi ikastaro izango dira; eta bestetik, Autocad-i buruzko bat. Ikastaroak doakoak izango dira, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi edo 688 845 118 telefonora deitu daiteke.

Hona hemen, ikastaroei buruzko informazioa:

Planoen interpretazioa II. Perdoiak

Data: 2019/09/09-2019/09/20

Egunak: Astelehenetik ostiralera.

Ordutegia: 16:00etatik 18:30era.

Tokia: Basazabal.

Ordu kopurua: 25 ordu.

 

Autocad

Data: 2019/09/09-2019/10/10.

Egunak: Astelehenetik ostegunera.

Ordutegia: 18:30etik 20:30era.

Tokia: Basazabal.

Ordu kopurua: 40 ordu.

 

Planoen interpretazioa II. Multzoak

Data: 2019/09/30-2019/10/11.

Egunak: Astelehenetik ostiralera.

Ordutegia: 16:00etatik 18:30era.

Tokia: Basazabal.

Ordu kopurua: 25 ordu.